I Vocalisti abesbatza alemanaren kontzertuaz gozatzeko aukera izango da bihar, zapatua, Santa Ana antzokian, 19:30ean. Sarrera 8 euro da.
Maila profesionalean lan egiten duen talde amateurra da I Vocalisti. Taldeko 30 kideek musika esperientzia zabala eta ahots heziketa sendoa dituzte. Helburu nagusia dute, Bach, Schültz edo Mendelssohn bezalako konposatzaileen musikaz gain, eliza musika maila gorenean jokatzea. Gaur egungo konposatzaileekin ere lan egiten dute.
Nazioarteko sari garrantzitsuenetariko batzuk irabazitakoak dira; besteak beste, VI. Alemaniako Abesbatza Sariketan txapeldun izan ziren, eta txapeldunorde VIII. Nazioarteko Ganbara Abesbatzen Sariketan.
Biharko emanaldian Marenzio, Nees, Whitacre, Sagarna, Mäntyjärvi, Lechner, Brahms, Kiesewetter, Mokoroa eta Busto konposatzaileen lan bana eskainiko dute.