Oñatiko Laixan euskara elkarteak antolatu du eguna, Oñatiko udalarekin batera. Gaur egin dute aurkezpena Oñatiko kultura etxean.
Vendrelleko castellersak, Bernardo Atxaga, Ruper Ordorika, pulpoa, Miquel Desclot, Emma Couceiro, sagardoa, Harkaitz Cano, Juan Carlos Perez, Tere Irastortza, Euskal Idazleen Elkartearen eskutik liburu aurkezpena eta beste hainbat ekitaldi antolatu dituzte egun horretarako.
Bezperan, irailaren 17an, olerkigintzari buruzko solasaldia eta errezitaldia egongo da. Olerkari gonbidatuak: Galiziatik, Emma Couceiro, Galizako Idazleen Elkartekoa eta Kataluniatik, Miquel Desclot. Lekua: Kultura etxea. Sarrera doan.
Gu eta gure hizkuntzak eguneko egitaraua:
11:30ean: Kalejira gaitero galiziar, trikitilari eta txistularien eskutik.
12:30ean: Jaialdiaren hasiera: txalapartariak, bertsolariak, txistulariak, trikitilariak eta gaiteroak.
13:00ean: Gonbidatuei harrera eta Kataluniako castellersak, euren musika taldearekin.
Goiz osoan zehar, Galizia, Katalunia eta Euskal Herriko gastronomi dastaketa izango da plazan.
19:30ean: Poesia errezitaldia: Harkaitz Cano, Tere Irastortza, Miquel Desclot eta Emma Couceiro.
Poesia Antologia, Galeusca (2003-2004) poema liburuaren aurkezpena, Euskal Idazleen Elkartearen eskutik. Lekua: Santa Ana Antzokia. Sarrera doan.
22:30ean: Gu eta gure hizkuntzak, Irakurketak, kantuak & hibridoak
- Parte-hartzaileak: Bernardo Atxaga, Ruper Ordorika, Juan Carlos Perez, Joan Piris eta gonbidatuak.
- Lekua: Kiroldegiko pilotalekuan.
- Sarrerak: aurrez, Laixanen, kultura etxean, Turismo Bulegoan eta ohiko tabernetan, 8 eurotan. Egunean bertan, leihatilan, 10 eurotan.