Tourreko Pirinioetako etapak ikusteko autobusak antolatu dituzte Odriozola eta Garmendia lagun-arteek. Izenematea zabalik dago, eta Lizarralde kirol dendan edo 943 78 29 86 telefonora deituta egin beharko da hori. Uztailaren 10era arte dago horretarako aukera.
Beste behin, Pirinioak euskaldun zaleez beteko dira Frantziako Tourra bertatik pasatzen den etapetan, eta Debagoienetik ere hainbat joango dira. Gurean, Odriozola eta Garmendia lagun-arteek autobusak antolatu dituzte La Mongie eta Andorrako etapak ikustera joateko.
Plana honakoa da: uztailaren 15ean irtengo da talde osoa Oñatitik, eta 18an bueltatuko da. Etapa ikusgarrienetako bat gertutik jarraituko dute: hain zuzen, La Mongie-ra zapatuko igoera, eta domekako etapa Andorran.
Izenematearen prezioa 110 euro da, 50 euro 12 urtetik beherakoen kasuan. Bazkari bat barne dago.