Oñatiko Bandak 25. urteurreneko musika jaialdia egingo du domekan

Leire Kortabarria 2004ko eka. 18a, 10:39
Oñatiko Musika Bandak jaialdia antolatu du etzirako, domeka, 25. urteurrena ospatzeko. Beste bi Banda etorriko dira, eta kalejirak eta kontzertua egingo dituzte.

Etzi, domeka, izango da Oñatiko Bandaren urteurren jaialdia. Eta ez dira bakarrik egongo: Mutrikuko eta Azkoitiko Bandek ere parte hartuko dute. Honakoa da egitaraua:

  • 11:30ean, banda bakoitzak kalejirari ekingo dio, Kanpantxotik, Olaatik eta Euskadi Etorbidetik.
  • 12:10ean, Herriko Plazan bilduko dira.
  • 12:30ean, bigarren ekitaldi garrantzitsuena: Herriko Plazako frontoian kontzertua eskainiko dute. Lehenengo, banda bakoitzak pieza bana joko du; gero, hirurek elkarrekin joko dituzte hainbat pieza.

Egun bakarrerako bildu ziren

Oñatiko gaur egungo Udal Musika Bandaren sorrera berezia izan zen: herriko Gorpuzti jai handirako musika banda behar zuen Udalak, eta herriko hainbat musikariri horixe eskatu zioten. Egun bakar baterako bildu ginen… eta dagoeneko 25 urte daramatzagu, gogoratu zuten Bandako kideek jaialdia aurkezteko egin zuten prentsaurrekoan. Gorpuztiko eguneko lan ona ikusita, ordea, Udalak eskatu zien hasierako 29 musikarioi San Migel jaietan, Gabonetan… ere jo zezaten. Bandak hor segitzen du, Oñatiko ekitaldi garrantzitsuenak ezin hobeto girotzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak