Loquillo ezizenaz askoz ezagunago den Jose Maria Sanz musikari katalana ezaguna da Debagoienean; izan ere, Bergarako Jam aretoan sarritan jotzen du. Baina bere ibilbidearen gaineko kontu gehiago entzun eta ikusteko aukera izango dugu gaur, egubakoitza, Gaztelekuaren eskutik, 22:00etan. Emanaldia Musika ikusgarria zikloaren barne dago; aurretik, nazioarteko talde eta musikari oso ezagunen gaineko bideoak izan dira ikusgai.
Rocka, country-a, jazza
Trogloditas taldearekin egindako lanagatik da ezagunen, baina beste hainbat frontetan ibili da Loquillo: country edo jazz estiloak jorratu ditu, eta baita gutxiengo bati zuzendutako estiloa, kantautoreen antzekoa.