Estatu osoko BMW motozaleak Oñatin elkartuko dira

Leire Kortabarria 2004ko api. 28a, 13:49
Estatu osoko ehunetik gora motozale Oñatin elkartuko dira zapatuan. Izan ere, Espainiako BMW Moto Klubak topaketa egingo du asteburuan. Gipuzkoako hainbat leku bisitatuko dituzte, eta goizean hainbat ekitaldi egingo dituzte Oñatin.

Espainiako BMW Moto Klubak Gipuzkoa bisitatzea erabaki du XIX Nazionala topaketa jaialdian, asteburu osoan, eta Oñati izan da aukeratutako herri bat. Egubakoitza Donostian pasa ondoren, gurera etorriko dira zapatu goizean.

Goiz osoan eta arratsaldeko 16:00etara arte, BMW motoen eta euren gidarien laguntasuna izango dugu oñatiarrok. Honako ekintzak antolatu dituzte:

  • 10:00: Donostiatik Oñatira etorriko dira.
  • 12:30: Udalean ongi etorria egingo zaie. Foruen Plazan, BMW motoen erakusketa egongo da.
  • 13:00: Sancti Spiritus Unibertsitatera bisita gidatua izango dute.
  • 14:30: Arantzazuko Ospederian bazkaria izango dute.

Kultura, bidaiak eta gastronomia

BMW Moto Klubak baditu beste zaletasun batzu, motoak ez ezik. Ondo jatea eta leku ederrak bisitatzea gustuko dute, euren motoetan. Estatu osoan eta kanpo ere, hainbat irteera eta topaketa antolatzen dituzte. Elkartea Estatuan sortu zen, 1994an.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak