Egubakoitzean inauguratuko du Laixanek lokal berria

Oihana Elorza Gorostiza 2004ko api. 28a, 13:40
Iluntzeko zortziretan izango da inaugurazioaren ekitaldia. Laixaneko zuzendaritzako kideak, bazkideak, eta beste hainbat gonbidatu izango dira ekitaldian. Herritar guztiak daude gonbidatuta.

Zortziretan izango da inaugurazioa, eta hainbat ekitaldi antolatu ditu Laixanek egubakoitzerako.

Ekitaldia

Inaugurazio ofizialaren ostean, luntxa izango da, eta gauean berriz, kontzertua, gaztelekuan. Bi taldek joko dute: Azpeitiko Sebarhor taldeak eta Potemkin talde oñatiarrak.

Laixaneko langileak otsailean hasi ziren lokal berrian lanean, baina oraindik ez dute inauguratu. Egubakoitzean izango da inaugurazioa.

Lokal berria, zabalik

Lokal berria Bidebarrieta 18 zenbakian dago, lehengo haur liburutegian. Arratsaldetan egongo da zabalik. Hauxe da Laixaneko telefonoa. 943-71-63-11. Eta hauxe da e-posta: laixan@topagunea.com

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak