Ertzainen etxea erosi du Udalak

Oihana Elorza Gorostiza 2004ko mar. 26a, 13:31
Ertzainen azpi komisaria izan den etxea erosi dio Udalak Jaurlaritzari. Oraindik ez dute erabaki zer erabilera izango duen.

Udalak, 420.000 eurotan erosi dio Jaurlaritzari ertzainen etxea izandako eraikina.

Udala enteratu zen Eusko Jaurlaritzak ertzainen etxea izandako eraikina saltzeko asmoa zuela. Udalak interesa jarri zuen, batez ere eraikin horretako lokal batzuk erabiltzen dituelako. Eta idatzi bat bidali zion Jauritzari. Bertan, Udal zerbitzu teknikoek egindako balorazioa jarri zuen, 420.000 eurokoa. Jaurlaritzak onartu egin du Udalaren proposamena, eta prezio horretan saldu dio Udalari.

Erabilera zehazteke dago oraindik

Une honetan Bake epaitegia dago eraikin horretan, eta musika bandak ere hortxe egiten ditu entseguak. Baina aurrerantzean zertan erabiliko den, oraindik zehazteke dago.

Proposamen asko ditu Udalak, eta denak aztertu behar ditu. Adibidez, udaltzaingoa hara pasa, edo komun publikoak jarri. Era askotako proposamenak eta ideiak jarri ditu, baina banan banan aztertu behar ditu orain. Behin erabakia hartuta, eraikina egokitu egin behar den edo zer nolako obrak egin behar diren ikusiko du Udalak.

Ertzainen etxea 17 urtetan

Ertzainek, 17 urtez erabili dute Santa Ana antzokiaren parean dagoen erakinia, azpi komisaria gisa. 1985. urtetik 2002. urtera, hain zuzen ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak