Juan Mari Juaristi (EAJ): “Aspertuta gaude batzokietan pintadak egiten dituztenekin”

Gorka Etxabe 2004ko mar. 10a, 18:12
Eusko Alderdi Jeltzaleak ekitaldi politikoa egin du gaur Oñatin. Jose Ramon Beloki kongresurako hautagaia eta Xabier Albistur senaturako hautagaia izan dira Oñatiko batzokian. Gipuzkoa Buru Batzarreko presidente Juan Mari Juaristik gogor kritikatu ditu PP, PSOE eta Bergarako proposamenaren aldekoak.

Hauteskunde kanpainaren azken txanpan sartu gara. Hiru egun besterik ez zaizkio geratzen hauteskunde kanpainari amaierara iristeko. Goizean EAJk ekitaldi politikoa egin du Oñatiko batzokian, eta bertan izan dira Jose Ramon Beloki kongresurako hautagaia, Xabier Albistur senaturako hautagaia, Gipuzkoa Buru Batzarreko presidente Juan Mari Juaristi eta Oñatiko alkate Andoni Gartzia.

EAJren helburua da Gipuzkoan ehun mila boto ateratzea

Euskadik hobetzen jarraitu behar duelako botoa eskatu die Albisturrek oñatiarrei. Gipuzkoan 100 mila boto lortu behar dituztela gogorarazi die alderdiko jarraitzaileei. Hiru diputatu eta beste horrenbeste senadore lortu nahi ditu EAJk. Juan Mari Juaristik esan duenez, EAJn oso lasai daude, gauzak ondo egin dituztelako.

Pintadak egin dituztenekin aspertuta

Oñatiko batzokiari pintadak egin dizkiote oraingo astean, eta pintadak egin dituztenekin aspertuta daudela gaineratu du Juaristik.GBBko presidenteak gaineratu du, “PPk eta PSOEk ez dutela Euskal Herria defendatuko Madrilen”.

Madrilen ahots propioa izateko eskatu dute botoa jeltzaleek, eta Ibarretxe plana aurrera eramateko. Oñatiko afiliatu eta alderdiko jarraitzaile dezente elkartu dira batzokian gaur goizean, eta segidan bazkaria egin dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak