Maddi Oihenart eta Josetxo Goia-Aribek emanaldia egingo dute 12an

Leire Kortabarria 2004ko mar. 8a, 13:41
Maddi Oihenart zuberotarrak eta Josetxo Goia-Aribe nafarrak emanaldia egingo dute hilaren 12an, egubakoitza, Santa Ana antzokian, Laixan elkartearen eskutik. Sarrerak salgai daude 5 eurotan Laixanen, Guria tabernan eta kultura etxean.

Folk-jazz doinuak jorratuko dituzte Maddi Oihenart abeslariak eta Josetxo Goia-Aribe saxofoi jotzaileak. Lizardi, Etxahun, Itxaro Borda, Jon Mirande eta beste batzuen hitzak kantagai hartuz, Ilhargi-min diskoa egin dute, eta horixe aurkeztuko dute Oñatin. Juantxo Zeberio Etxetxipia piano jotzailea izango dute lagun.

Kontzertua Laixan euskara elkarteak antolatu du, Topagunea euskara elkarteen federazioaren Kultur Errota egitasmoaren barne. Sarrera txartelak aldez aurretik salgai dauden arren, txarteldegian bertan ere erosi ahal izango dira, 6 eurotan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak