Izatezko bikoteen erregistroa sortuko du Udalak

Leire Kortabarria 2004ko mar. 5a, 13:53
Izatezko bikoteen erregistroa sortuko du Udalak. Hala onartu berri du Osoko Bilkurak. Erregistroa administratiboa izango da, eta sexu desberdineko zein bereko lagunek osatutako bikoteek izena eman ahal izango dute. Doan izango da.

Neurri horren helburua da berdintasuna sustatzea eta ezkonduta ez dauden bikoteei berdintasun soziala, ekonomikoa eta legearen aurrekoa bermatzea.

Izena emateko, derrigorrezkoa da gutxienez bikotekideetako bat Oñatin erroldatuta egotea. Bikotekide biak Udalera joan beharko dira, elkarrekin, eta erregistroaren arduradunak atendituko ditu.

Oñatiko Udalak erabaki du erregistroa aurrera eramatearen arrazoia da epaitegietan emandako sententzia gero eta gehiago udal erregistroetan oinarritzen direla. Horrek berme handiagoak ematen dizkie izatezko bikoteei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak