Hobarira eskubidea dutela aditzera emateko eskutitzak bidali ditu Udalak. Familia ugariok Udalean egin beharko dute hobaria lortzeko eskabidea.
Honako baldintzak bete behar dituzte:
- 3 seme-alaba edo gehiago izatea; edo, bi badituzte, batek gutxitasunen bat baldin badu.
- Ohiko etxebizitza Oñatin dutela frogatzea; hortaz, Oñatin erroldatuta daudela frogatzea.
- Etxebizitzaren balio katastralak, gehienez ere, 180.000 eurokoa izan beharko du.
Udaletxeko ordutegia honakoa da: astegunetan, 14:00ak arte; zapatutan, 13:00ak arte.
Eskabidea egin ondoren, erreziboak hobaria aplikatuta iritsiko zaizkie familioi.