Urtebete bete du gazteleku berriak

Oihana Elorza Gorostiza 2003ko abe. 12a, 10:20
Gazteleku eraberrituak urtebete bete du eta Oñatiko Gazteak Kolektiboak hainbat ekitaldi antolatu ditu urte amaierarako: kontzertuak, zinea eta erakusketa, besteak beste.

Gazteleku zaharberrituaren lehenengo urtemuga ospatzeko, hainbat ekimen antolatu ditu Oñatiko Gazteak Kolektiboak. Astelehenean, abenduak 15, da lehenengoa. Hauxe da prestatutako egitaraua:

  • Abenduaren 15etik 26ra, "Juxe" argazkilari donostiarraren erakusketa. Rock kontzertuetako argazkiak ateratzen ditu eta bere lanaren zati handi bat ekarriko du Oñatira. Gaztelekuko kuboan egongo da erakusketa 17:30etatik 20:30etara.
  • Abenduak 26, ostirala. Umorezko zine gaua
  • Abenduak 27, zapatua, kontzertua. SEX MUSEUM ( Madril ) eta BORROKAN ( EH ). 22:30etan hasiko da
  • Abenduak 28, domeka, kontzertua. ANARI TA PETTI eta XABI STRUBELL. 22:30etan hasiko da.
  • Abenduak 29, astelehena, kontzertua. KAÑERIA 13 taldea. 22:30etan hasita.
  • Abenduak 31, eguaztena, sorpresa. Sorpresaz beteriko Gabonzahar-Urteberri Jaia. Gauerditik aurrera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak