Marrazkifobia

Ulergaitza egiten zait gizartean nabaritzen dudan fobietako bat; marraztearena.

Unibertsitateko ikasleekin, lagunekin edota etxean bertan zera gertatzen zait, zerbait marrazteko eskatzen dudanean, ezezko borobila jaso ohi dut: "Ez, ez! Nik ez dakit! Bai zera!".

Noiz utzi genion, bada, marrazkiekin gozatzeari? Galdera zorrotzagoa: noiz utzi genion marrazteari? Zergatik? Nagusitan, oro har, desagertuz doa umetan komunikatzeko erabili ohi den bitartekorik behinena: marrazkia. Nolabait esateko, marrazkia haurtzaroko eta haurrei bakarrik dagokien zerbait bihurtzen den neurrian, pentsaezina gertatzen da nagusiek ere, adierazteko, marrazkietara jotzea.

Arno Stern (1924-) alemaniar adituak dioenez, marraztea gozamenerako ekintza bat da (gozatzeko helburua duen beste zeinahi ekintzaren parekoa); ordea, gure gizartean, marraztea marraztutakoa erakustearekin eta oniritzia jasotzearekin lotu dugu, hau da, marraztearen atsegina, ekintzak berak baino gehiago, besteen juzguak dakar. 

Susmoa dut marrazkifobia hor ote datzan. Izan ere, besteen epaia eta norberaren beldurra bizikideak dira, ezinbestez. Beharbada, txaloen gutiziak beldurra sortu digu eta segurtasun eza ekarri. Litekeena da gure marrazkiek jatorriz ez zeukaten zedarria geuk ezarri izana.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak