Aspaldi hontan, betidanik ez bada, arduratu xamar nabil euskararen...

... etorkizuna dela eta; Basque Culinary Center on bat beharko dugu, web orriak, blogak eta blogspotak ere barne, gure helburuak lortze aldera; the normalixeixon, alegia; newsletter bat ere gaizki ez; gure slogana, humanity at work; lana euskaring lenguitxean, packaging, piping eta handling erara, (on-line ez bada) egiten dugun bitartean; showroom ikusgarriak, Bilbao Exhibition Center haundiegi geratzen zaigunetan, produktuak erakutsi eta saltzeko; era berean spot publizitario bat ; European Foundation for Quality Management-en araberako jestio maila daramate euskal enpresek, behar denean joint venture-ak eginez; workshop-ak eta work coffe-ak antolatzeko abilezia ikaragarria erakutsi dugu betidanik; master oso probetxagarriak egiteko, zer esanik ez;  eta global training bekak ere, heziketa gero eta errazago bihurtzeko;  rock and roll-a, jaiegunetarako; edo Athletic-en partidua, corner, offside ("orsa" euskara jator eratorrian) , referee (osea errefera), penalty eta goal (agian) eta guzti. 

Hizkuntzen arteko harremanetan, eraginak, betidanikoak izan dira; bai; gure euskara, horren ispilu; bale; baina oraingo uholde hau, ez zaizue iruditzen tumatxa (hau da, too much) dela? Zer egin dezakegu?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak