Bosgarren greba orokorra eta manifa erraldoiak iragan berri.

Langabezia gora ta gora (ereserkia bezala ?); etxe desjabetzeak egunero; murrizketak, ostiralero (ministro kontseilu espainol bakoitzeko); mailegu bat lortzea, mirari bat da; erreskatearen kate “erreza” gero eta hurbilago; euskaraz ezin dugu esnerik saldu;  barrura begiratzeko leihorik ezin dugu zabaldu; “nazionalistak” gara; kontzertu ekonomikoari esker bizi gara; Garoñako Santamaria, orapronobis baten beharrean;  Osasuna, Osakidetza eta Osasunbide oso ahul; pentsioak zintzilik; euririk ez du egiten; ez perretxikorik, ez honddorik; argindarra merketu egin dute, baina BEZ-ari esker faktura lehen baino garestiago aterako zaigu;  euskaldunok ez dugu kurrikulumik; euskal qltura... horrelaxe dabil; Euskararen transmisioa, ez dute erretransmititzen; Dialean, euskarazko irrati bat aurkitzea, beste mirari bat da; Euskal Herria kimera bat baino ez omen da.

Konklusioa: hobe dugu, Nafarroa bizirik den artean,  NDPNDNTZ eskuratzea, bestela ez dago hau konponduko duenik; hala ere, geureak eta bi kosta behar zaigu, baina uste dut aukera bakarra dela. Gora bihotzak !!! Grutxo Marx-ek zioen bezala, “ egin egin genuen, ezinezkoa zela ez genekielako”; eta halaxe da; ez dugu jakin nahi ere NDPNDNTZ ezinezkoa dela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak