Oporrak opor, errealitatea berriro ere (oporrak errealitatez kanpo, agian?!).

Kontua da, errealitateak “erre” duela bere baitan; dena den, oporrak ere, askorentzat, egiazko errealitate izan dira aurtengoan; gaixotasun larriak dituzten euskal preso politikoei nagokie, noski; eta bereziki Iosu, “Eperra” jasaten ari den tratu anker eta kafkianoari; hemendik, bere (eta kideen) berehalako askatasuna eskatzea baino ez dut. 

Bestalde, egunotan gizarteratu den Harrera elkarteari ere ongietorri; Harrera, euskal errepresaliatuei laguntzeko sortu da; eta ondo pentsatuta nor ez da izan errepresaliatua Euskal Herri honetan ? Neurri batean, beraz, denoi dagokigu. Bizitza labur baina emankorra deseatu nahiko nioke.

Bestalde, zutabe hau argitaratu orduko, Euskal Herriko historiagileen III. Kongresua abiatua izango da. Gaztelarrek buruturiko Konkistaren ondorioez arituko da. Arrasaten hasi, Leitzan eta Agoitzen jarraitu eta Iruñean amaituko dena, datorren asteburuan, irailak 15 eta 16. Euskaldunoi, geure egiazko historia zenbateraino ezkutatu diguten eta egiazkoa zein den jakitea, kuriositate hutsa baino askoz ere garrantzitsuagoa da; eta oso osasuntsua gainera; desberdinak garenaren susmo hori zertan oinarritzen den sumatzen lagun dezake.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak