"1512-Haria-ez- da-eten-2012"

Istorio eta historia ez dira gauza bera...

... zuztar berdina duten arren. Kontua da ez dagoela sinesterik, zer ez diguten sinestarazi gure historiari buruz; historia ez baita sinetsi behar den zientzia bat; hau diot, Euskal Herriko/Nafar Erresumako historiaren inguruan, azkenotan iritsi zaizkidan hainbat berri jakinda, zinez ezinezko eta sinestezin egiten zaidalako, onartu behar izatea, gure iraganari buruz dudan ezjakintasuna. Agian euskaldun orok du, neu barne, erakutsi diguten historia, asmakizun gehiago dela gertaera baino. Baina hori ez dugu aski. Ezagutu beharra dugu gertatutakoa; Horrek lagunduko digu gure izaerari buruz dugun zenbait susmo eta sentipen ulertzen eta egungoa esplikatzen.

Zergatik da euskara gure hizkuntza nazionala; zergatik egungo Nafarroako Euskal Erresuma zatikatu, debekatu eta ukatu honetan, hainbat lekutan baino hobeto bizi garen arren, greba orokor batek hain erantzun orokorra izan duen; zergatik ez ditugun sentitzen geure, Madrilgo Gorteak edo Parisko Asanblada; zergatik dagoen desterraturik eskoletako Curriculumetik Euskal Herria kontzeptua.

Historia, egiazkoa, gaur egungoa ulertzeko izan dadila. Ba horixe egiten saiatuko dira Arrasaten datozen asteetan izango ditugun historialariak. Zalea bazara, adi; mereziko du eta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak