"Zenbat gara?"

7.000.000.000 izango omen gara hil honen bukaerarako, munduan.

3.000.000 (%0,0004)  EHn; horietatik 700.000 (%0,0001) euskara dakigunok; eta 40.000 legezkanpo gaudenok; konparazioak egiten hasita, ez gara gauza handia, alajaina!;  ala bai?; batzuei ematen diegun lana zernolakoa den kontuan hartuta...; Einstein-en teoria ere zalantzan jarri nahi duten hontan, neutrinoek, argi izpiari, 732.000 metroko lasterketan, 60 nanosegundoko aldea atera omen diotelako, batek daki; dena da (edo zen?) erlatiboa; guk badaezpada ere, indarrak metatzen jarrai dezagun; munduari (edo bueno! interesik duenari) erakutsi behar diogu, ez dagoela luparik, gu kontrolatuko gaituenik; dena da erlatiboa bai, baina mende honen bukaeran, 10.000 milioi izan behar bagara (munduan) eta jakin ez zenbat EHn (baina edozein kasutan % 0,0004>) hasi gaitezke serioski, !etorkinak euskaraz", ez ezik, "bertokokinak euskaraz-ago" esan eta egiten.

Ea laster batean, aipatutako 40.000  hoiek, zero diren; euskara dakigunok, 700.000 ordez 3.000.000 (mende bukaerarako!?); eta orduan atera ditzatela berriro portzentaiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak