Xabier Zubizarreta: "Diberti gaitezen"

Juanito Juaristi Alkobendasen ordua "eusqueraz" galdetuz eta euskalzaleok "chinchatuz" dibertitzen da...

... zerrenda luze bat sujerituko nioke, "dibertsioarekin" jarrai dezan; idazteko formei dagokienez: eusquera, eusqara, esquara, esqüera, eusqueri, üsqara;  hitz egiterakoan, jakin ez; agian, hainbeste dibertitzen ez duena euskararen alde herri honetan egiten den lan eskerga guztia da; euskara, Unamuno zahar eta berri guztien gainetik, euskaldunok bizirik mantentzen dugun hizkuntza izatea da; baldintzarik txarrenetan ere, iraunaraziz; gainera, zein ordutan bizi garen jakiteko, ez dago hain urruti joan beharrik, Juanito; guri geure hizkuntzak (euskarak) hitz egiteko, adierazteko, adosteko, ukatzeko, maitatzeko nahiz madarikatzeko... eta idazteko; azken finean, bizitzeko, balio digu; milaka urtetan zeharreko euskaldunon izaera transmititzen jarraitzeko; ez dakit, Alkobendaserera, Bonapartek ezagutu ez zuen euskalkiren bat denetz; dakidana, euskara Hueskaraino erabili izan dela; eta hori berreskuratzearekin aski dugu; baina hori gabe, ez dugu etsiko eta, gainera, geu ere dibertitu egingo gara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak