Xabier Zubizarreta: "Ze urrun Kamerun"

Udalbiltza absolbatua! Oraingoan ere, 3.ez erreskadan, zutabetxo honetan tokatu zaidan txandan, epaiketa...

... euskaldunon aurka, noski; baina, tira!; frogarik gabeko epaiketa baten ondoren, oi miraria, 22 udal ordezkari, euskaldun, adardun, absolbatuak! Eta beraiei, eta guztioi egin diguten kaltearen ordaina?; politikari insolentez betetako estatu insolbente bati alferrik ez eskatu; ez ote hobe, estatu espainolari eman beharreko erantzun gisa, Udalbiltza absolbatutik Udalbiltza batura pasatzea?; ez litzateke ondorio eta lorpen txarra...; Udalbiltza udalbizitza izatera eraman behar dugu, lehenbailehen.

Pentsioak behera, prezioak gora; gora langabezia; gora Euriborra, gora argindarraren prezioa; elkarteetan erretzea, Bai ala Ez?; Nafarroakoetan Ez; Nafarroa (Maritimokoetan) Bai... edo Ez; NaBai ala NaEz? Tabako orria erretzeko gero eta zailtasun gehiago dugun arren, inoiz baino ke gehiago dariola dago euskal gizartea. NafarroaOsoaBai ez al da benetako kontua?; estatu-kontu bezala tratatu beharrekoa, gainera.

Ze urrun dagon Kamerun!; ala Aramaixo? Baina ze arraixo! Helduko gara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak