Fut-gol-eko epaia

Aurrekoan goraipatu nituen 3 politiko politizatuak, absolbituta; bake proposamenak egitea ez omen da delitu; tira!

Ea Parisen ematekotan diren beste 9 euskal politiko politizaturi buruzko epaian ere balio duen; alde bakarreko urrats bat emateko aukera ederra; hau irakurtzen duzunerako, epai hori emanik egongo da; aprobetxatu al dute, irakurle?

Futbolariek alde bakarreko mugimenduak egin dituzte, EHko selekzioa dela-eta federazioekin zuten blokeoa hautsi eta haren aldeko aldarrikapena egiteko; dugun egoera orokorra desblokeatzeko, entrenamendurako jokaleku ona deritzot; zergatik ez entseatu jokaldi pare bat porteria horretara begira? Behingoz, pilota bestearen teilatura bota barik, ez ote dugu hobe arauei jarraituz jokatzea? Eta gal ez dezagun, gol egin.

Langabeziaren langa, BEZa bezala, gorantz ari denean, bi kutxaren arteko fusino hotza dator; infusino beroa ez al da hobe? Ala transfusino beharra dugu? Nago, orain ere, konfusinora garamatzatela! Ekonomia, ekonomikoa baita, ekologikoa bada. Ekologia, beti; dibertsitatea baita, besteren artean; finantza kontu hauetan ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak