Polit-ika-polit-a

Miresgarria da zenbait politiko apolitikoren politika; beste politiko ezapolitiko batzuk politikan ari direnez, politika apolitikoa praktikatzen edo hasten baitira.

Ondorioz, porrot (ez porrotx) politikoa jasanez.

Ez naiz neu izango politikan sartuko den horietariko higuingarri bat. Ni neu idazle (nahiz zeu irakurle), por fazer bien e merced bakarrik arituko gara honetan, politikan sartu barik.

Horrela bai izan daiteke polita politika eta politto bizi politikoa; bestela esanda, politiko inpolutoa (edo inpolu(li)tikoa?).

Politiko mota hau, po-litiko (harrizko) ez ote?!

Piperrautsak zorabioa sorrarazi didala?!; ba ez. Guzti hau iragan hastean jasan behar izan dugun hiru euskal politikori, proposamen politiko bat egin bide dutelako (des)egin dieten eta apolitizatu guran ibili diren epaiketa politiko eta politizatu bat dela-eta dihardut idazten.

Badaezpada be, politikan sartu barik, nahiz eta, 3 politiko politizatu horiek egindako proposamen politikoaren harira, politiko apolitikoak direla dioten politikoak ere, elkarrekin jardun zuten politika politikoa egiten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak