Aberats, kolpean

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Urzelai 2014ko aza. 17a, 10:56

Aste barruan, ordu batzuez bada ere, Las Vegasen jarri dugu arreta, Rio izeneko hotelean jokatu duten November Nine izeneko poker txapelketako finalean.

Han, Andoni Larrabe izeneko Arrasateko gazte bat, kolpe batean, aberats bilakatu da. Lehenago ere sari potoloak irabazi izan ditu, zure edo nire hipoteka ordaintzeko moduko sariak, baina oraingoan urrunago joan da, 1,6 milioi dolar poltsikoratu ditu-eta (1,3 milioi euro), seigarren sailkatuta.  

Izugarrizko txapelketa egin du, baina jendeari entzun diot pena izan dela aurrerago iritsi ez izana, sariak biderkatu egiten zirelako (10 milioi irabazleak). Ez garela sekula ere konformatzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak