Prest dugu abendurako kultura astea

Erabiltzailearen aurpegia Xalbadorpe Erretiratuen Elkartea 2018ko abe. 1a, 18:26

Lau hitzordu prestatu ditugu aurten ere kultura asterako. Bingo saioa eta txistorra jana egingo ditugu. Gainera, Oroimenak antzerki taldearen emanaldia eta Bergarako Alai abesbatzaren kontzertua ere izango ditugu.

Astelehenean, abenduak 10, emango diogu hasiera 2018ko kultura asteari. Bingo saioa egingo dugu Ozkarbi elkartean, 17.00etan.

Hurrengo egunean La fiesta de la Madonna izeneko antzezlana egingo du Oroimenak antzerki taldeak Espaloia kafe antzokian. Umorea ardatz hartuta egunerokotasun handiko gaia jorratzen du; pertsona nagusien bakardadea, hain zuzen ere. Antzerkia 17:30ean hasiko da antzokian eta sarrera doan izango da.

Eguaztenean, hilak 12, urteroko emanaldia egingo du Bergarako Alai abesbatzak Elgetan. Kontzertua 18:00etan hasiko da. Kasu honetan ere sarrera doan izango da.
 
Eta kultura asteari amaiera emateko txistorra jana egingo dugu Ozkarbi elkartean hilaren 14an, barikua. 18:00etan elkartuko gara. Gogoratu, Gabonetako saskiaren zozketa ere egingo dugula.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak