Bergarako 'Atomium'

Erabiltzailearen aurpegia Valen Moñux Uribesalgo 2015ko api. 20a, 11:23

Aurretik inongo erreferentziarik izan gabe eskultura berri bat topatu nuen San Lorentzoko industrialdeko errotonda baten.

Estruktura atomiko bat irudikatzen du eta erdian W letra dago. Lehenengo ikuspegian Bruselako Atomium monumentua bururatu zitzaidan, baina ez da zaila konturatzea wolframioaren errepresentazioa dela. 

Oso eskultura fina eta ikusgarria da eta bere sinbologia oso argia da. 

Jakin dut Bergarako Filber galdaragintzan egina dela, baina ez dut lortu jakiterik nor edo nortzuk izan diren diseinatzaileak. Hala ere, zoriondu egin nahi ditut eskultura berri honen bultzatzaile eta egileak. Oso ondo dago leku publiko baten hain modu dotorean Bergarako historian hain garrantzitsua izan den wolframioaren –edo tungstenoa– deskubrimendua goraipatzea. 

Azkenik, Errege Mintegia sortu zuten ilustratuei beste omenaldi bat egitea lortzen da eskultura honekin, eta, zalantzarik gabe, gure herriarendako ikono edo ikur berri bat sortzea lortu da.

Traba txiki bat jartzekotan, adieraziko nuke garbi dagoela Amillagako errotonda ez dela oso leku aproposa argazkiak ateratzeko, bere inguruan ia ezinezkoa delako turisten souvenir argazki tipikoak ateratzea. Hori dela eta, proposatzen dut eskultura horren beste erreplika bat jartzea, nahiz eta txikiagoa izan, beste leku fotogenikoago baten –Munibe plazan, adibidez?–. Amillagan egin den bezala, hemen ere, bere oinarrian Markinako harri beltza erabiltzea proposatzen dut. 

Aukeratu da wolframitaren antza duelako, baina gogorarazi nahi dut Markina herria dela Munibe familiaren sorlekua eta bertan lurperatuta dagoela Xabier Maria Munibe, Peñafloridako VIII. kondea, Elhuyar anaiekin batera, wolframioarekin zeharo lotuta dagoen izena.

----------

Valen Moñux

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak