"Neskak azkarregiak dira"

"Nortzuk dira Ume Galduak? Galdetzen dio Wendyk Peter Pani..

-Bere zaintzaileak distraituta daudenean, kotxe kapotatik jausten diren mutikoak dira. Hamabost egunetan ez badituzte erreklamatzen, Sekula Betiko lurraldera eramaten dituzte.

-Mutikoak?... eta ez dago neskarik?

-Neskak azkarregiak dira hori gertatzeko".

Horrela dio Peter Pan musikala-ren oinarrizko gidoiak. Baina Bergaran taularatzerakoan, azken esaldi hauek zentsuratu behar izan genituen, gure Ume Galdu gehienak neskatilak baitira. Hainbat antzerki taldetan gertatzen den antzera, emakumeak gizonen papera egiten, Shakespeareren denboran bezala, baina alderantziz. Musika arloan ere berdin gertatzen ari da, gero eta gehiago. Neskek beti izan dute joera gehiago horrelako jardueretarako, baina gurasoen eragina oso handia da. Argi egiaztatzen dut amek bai jartzen dutela interes handia bere seme-alaben kezka artistikoetan. Aitek, berriz, euren laguntza eta ilusioa kirol arloan jartzen dute, gehienbat. Askotan etortzen zait burura Billy Elliot pelikula zoragarria. Zenbat mutil ezagutzen duzue dantza akademiaren baten, klasikoa, modernoa edo folklorikoa, matrikulatuta dagoenik? Antzerkia, musika, dantza... nesken monopolio bihurtzen ari da, baina, honekin batera, esfortzu intelektual handiagoa behar dituzten jardueretan neskak hartzen ari dira abantaila garbia: maila altuko ikasketak, oposaketak... Sendagilea den nire lagun batek dio urte gutxi barru sendagile guztiak emakumeak izango direla, medikuntza ikasketarako eskatzen diren kalifikazioak ez baitira eskuragarriak mutilentzat. Eta hauek, bitartean, zertan? Kirolean, jo eta su, agian. Baina hemen ere neskak ez dira atzean gelditzen. Norbaitek badaki nork irabazi zuen domina olinpiko bat gure eskualdean? Azkenean Peter Panek arrazoia: "Wendy, neskato batek hogei mutiko baino gehiago balio du".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak