"Hau dek, hau dek ministroa"

Irailean, nire lankideekin bazkaria izan nuen Getariako erretegi batean.

Han geundela koadrila handi bat gure ondoko mahai baten jarri zen. Batzuk konturatu ginen Jose Ignacio Wert, Espainiako ministroa bertan zegoela. Aukera aproposa marmarrean egiteko. Werten emaztea bertan ezagutu nuen: Edurne Uriarte, bizkaitarra, ABC, Intereconomia, COPEko kolaboratzailea eta TVEko tertulianoa. 

Bazkalosteko kantak botatzeko orduan ohiko "Anteron txaparrotia, Paisaren bibotia, haretxek ei dauka preso tximinoia" kantatu beharrean grazia egin zidan beste bertsioa kantatzeak: "Frankoren bibotia, haretxek ei dauka preso Euskal Herria". Gure errepertorioarekin jarraitu genuen eta ondoko koadrila joan zenean, Wert ministroa azkena gelditu eta emandako kontzertu inprobisatuagatik zoriondu gintuen. Mahaiko batzuk ia gin-tonika eztarritik ezin pasa gelditu ziren Espainiako ministroa aurrez aurre ikusterakoan. 

Wert benetan ospetsu bihurtu da "Ikasle kataluniarrak españolizatzea" esaterakoan baita gaizki onartutako neurri sorta baitu. Izatez, Rajoyren gutxien baloratutako ministroa da. Kultura eta Hezkuntza arloan Atilaren zaldi moduan sartzen ari da; ikusi besterik ez dago azken egunetako portadak. Guri zoriontzean bere sentsibilitate musikal faltaren adierazle izan zen agian, baina hau benetan ikusten ari da bere Hezkuntza erreforman. Musika ikasgaiari garrantzi gutxiago eman nahi dio eta batxiler artistikoa ere kendu nahi du. 

Kultura arloan, eta beste askotan ere, denboraldi txarrak bizitzen ari gara. Aipatutako kanta ondo transkribatzeko abesti sorta liburu bat kontsultatu dut. Bertan jartzen du Anteron txamarrotia (ez txaparrotia) kanta gerra aurrekoa dela eta benetan ezaguna egin zela 1936 eta hurrengo urteetan. Haiek ere ez ziren gureak baino denbora hobeak izango, baina ez ditzagun ahaztu bere hitzak: "Hau dek umoria kontsolatzeko euskaldun jendia".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak