Palmerakuen esker ona KDDren biharamunian

Erabiltzailearen aurpegia Unai Ziarsolo 2014ko urr. 4a, 00:00

Juan zan igandian Palmerakuak MBTkuok antolatu ginuan 2. KDDra etorri zinaten guztioi gure esker ona adierazi nahi dotzuegu, goiz polita pasa zinutelakuan gure herrixetako bidetuxurretan zihar.

Eskerrik asko, batez be, Arizondo argazkizale elkartekuei, euren parte hartze barik ezinezkua izango baitzan KDD.

Baitta be, Gaittao harategixa, Bolintxo okindegixa eta Imprespal inprenta, kobrau barik edo prezio onian eren produktuak ematiagatik, Elgetako MBTkoak Karabitxa inguruko bazterrak erakustiagatik eta Udala infraestrukturagatik.

Ez dittugu ahaztu nahi gure ibilbidia pasautako basuen lurjabe eta baserritxarrak, eskerrik asko zuen laguntziagaittik. 

Baimen barik pasautako zenbait lekutako lurjabiei, berriz, barkatu eragozpenak, ez baitzan gure asmua inoren gogoz kontra jardutia.

Hobetzekuen artian, bestiak beste, Goiena komunikazio taldeari gure desilusinua adierazi nahi gountzake, 150 lagun elkartu dittuen eta inungo diru laguntza barik antolatu dan doako kirol ekintza honi ez jatzuelako gure ustez merezi daben koberturarik eskaini.

Bukatzeko, mendi bizikleta zaliek badakizue, domekero goizeko 9etan ibargaraiko palmeratik irtetzen ga mendiruntz, etorri bildur barik!

----------

Unai Ziarsolo

(Palmerakuak MBTren izenean)

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak