Eskolara Oinez ekimena arrakastatsu, beste behin

Aurreko aste osoan Errekaldera oinez eta elkarrekin joateko deia egin zuen Guraso Elkarteak, eta primeran erantzun zuten Urgain Herri Eskolako HHko eta LHko ikasle eta familiek. Herriko lau puntutatik abiatu eta bideko juntalekuetan jendea batuta, asko izan ziren eskolarako ibilbidea "era egokienean" egitea sustatu nahi duen ekimena babestu zutenak.

Adin desberdinetako ikasleen arteko harremanak bultzatzea, kohesioa lantzea, eta, nola ez, ohitura osasungarriak hartzea eta eskola inguruko zirkulazioa arintzea dira ekimenaren helburuak. 

Ikasle eta familia askok egunero egiten dutenari ikusgarritasun handiagoa emateko modua ere bada Eskolara Oinez; honela, azken egunean, egubakoitzean, familia argazki ederra atera genuen ekimenean parte hartutakoen artean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak