LIBURUAREN ASTEA

Apirilaren 23tik 27ra Errekalde Herri Eskolan liburuaren astea ospatu dugu, irakurzaletasuna bultzatzeko helburuarekin.

 
 Aniztasunaren   gaia   abiapuntu hartuta,  liburuen  irakurketa  egingo  da  gela  guztietan. Guraso, ikasle  eta  irakasleek  ipuinak kontatuko  dituzte   zenbait  hizkuntzatan  eta  gaiari  buruzko  hausnarketan  ere   arituko  dira.
Gainera, hainbat  lan egingo  dira:   orri markatzaileak, kaligrama, eskulanak…
Gurasoak ere irakurketan murgiltzera  gonbidatzen  eta animatzen   zaituztegu. Horretarako   eskolako sarreran  dagoen  liburutegitik  liburuak  hartu eta zuenak ere  utzi  ditzakezue bertan,  nahi izanez  gero.   
Ipuin, abentura,  fantasia munduan murgiltzeko aukera paregabea  da,  irudimenaz  gozatzeko.
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak