URGAIN EGUNA

Datorren ekainaren 6an, zapatua, Urgain Eguna ospatuko dugu. Festa egun hau Urgaineko ikastetxe guztien topagune izateko asmoarekin antolatu dugu

Horretarako ekintza hauek prestatu dira.

- Goizean Urgaineko ikastetxeak (Txiki-Txoko, Larraña, Errekalde eta Zuazola Institutua) lotuko dituen ibilaldia, jolasez betea. Plazatik abiatuko da 11:00etan

 

- Eguerdian (14:00etan), bazkaria Institutu aurrean (*)

 

- Bazkalostean, institutuko ikasleek egindako antzerkia haurrentzako tailerrak eta kirol festa.

 

- Musika ere izango da, DJ batek jarrita.

Urgaineko ikastetxeak elkartuko dituen festa bat izatea nahi da eta bertan parte hartzera gonbidatzen zaitugu mezu honen bidez.

 

(*) Bazkarirako txartelak salgai jarriko dira, 6 euro ikasleentzat, 12 euro helduentzat. Menua: pasta entsalada, albondigak eta iogurta. Edariak: ura, ardoa eta sagardoa.

Errekalden eta Txiki-Txokon maiatzaren 21 eta 22an erosi ahal izango dira txartelak, Errekalden 16:30etatik 17:30etara eta Txiki-Txokon goizean zehar. Zuazolan eta Larrañan sarrerako bulegoan erosi ahal izango dira bulego orduetan.

Bazkaria norberak etxetik eraman nahi duenarentzat ere lekua egongo da.

Ikas bidaiarako dirua ateratzeko bazkalosteko kafea, antzerkia eta arratsaldean pintxoak eskainiko dituzte DBHko ikasleek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak