Eta orain gu goaz!

Bizitzaren erritmoa zela eta, aspaldi ez nuen ordutegi zehatza eskatzen zuen ezertan izena ematen.

Baina Oñatiko liburutegiko idazketa tailerrak tentatu ninduen: aurrean nuen Joxemari Iturralde idazle ezagunak zuzendutako idazketa ikastaroa egiteko aukera; gainera, literaturaz ni bezain interesatua dagoen jendea ezagutuko nuen. Eta doan; dena esan behar da.

Bada, hara joan nintzen eta hiru kurtso egin eta gero tailerra bukatu zen –iraupena hori delako–. Nire espektatiba ondo baino hobeto bete zen: irakurtzeari buruz ikasi nuen, eta baita ere neure testuak idaztea ere. Eta oso lagun interesgarriekin konpartitu nuen. 

Ez nuena inondik inora espero idazketa tailer horretatik gure sorkuntza propioa ateratzea: liburu bat, non taldekide bakoitzak bi ipuin eta bi haiku idatzi ditugun, eta hitzaurrea Joxemari Iturralderena da.

Izenburua Eta orain gu goaz! da eta herriko liburu-dendetan edota parte hartzen dugunon bidez lor daiteke. Irakurtzera animatuz gero, iritziak ongietorriak izango dira!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak