"Bi urte Olazar elkartearekin"

Esperientzia berria zen...

... 2010ean eskoriatzarren %15 ordezkatzen duen elkarteko presidente izendatu ninduten. Egunerokotasuna atseginagoa egiten laguntzea zen asmoa. Bi urteko ibilbidea hasi genuen. Batzuendako motza da, baina zehazten diren helburuen arabera biziak izan daiteke. Aurreko erretiroagatik berria eta semearen atxiloketagatik gogorra ere bazen niretako bizitza.

Askotariko ekintzekin bete dugu denbora. Gazteenak adinduak lagundu ditzaten ere saiatu gara, belaunaldiak bilduz. Ez dakit helburua lortu dugun, krisia eta beldurrak hor daude, baina kosta egiten da jendea egiten diren ekintzetan parte hartzera animatzea. Askotariko taldea gara, eta ez da samurra izaten guztien beharrak asetzea. Pausua eman dugu, zaharren egoitzako patronoen batzordean sartuta eta han bizi direnei laguntzen. Nagusilan ere lanean hasi da. 

Bestalde, garrantzitsua da talde isolatua ez izatea eta gainerakoekin esperientziak elkartrukatzea. Aliziaren ipuineko bizitza bereganatzearen aldekoa naiz. Baina adinduek mundu erreala ikusten dugu, ispiluaren alde zuzenetik.  Hortaz, garrantzitsua da esperientziak elkartrukatzea, hain konplexua den gizartearen bizimodua errealagoa eta alaiagoa izan dadin. 

Orain arteko zuzendaritza taldeak egindako lanarekin pozik nago, bereziki guztien hobe beharrez egindakoarekin; pozik nago, aldi berean, aitaita izan naizelako, bizitzako errealitate politenetakoa.

Olazarren gauza gehiago egiteko aukera izan dugula uste dut; tartean, guztiek edo gehienek gaitasunak mantendu ditzaten motibatzea eta laguntza behar dutenei laguntzea. Hori ukatzea fikziozko ispiluaren aldean jartzea suposatuko luke. Guzti hori dela-eta, elkartearen 25. urteurrena den honetan, elkartean sartzear dagoen zuzendaritza berriari bazkide guztiek eskertutako aldia izan dezala opa diot.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak