"Euskararekin aberatsagoak"

Duela gutxi Xabi Paya bertsolariak esana elkarrizketa batean...

... deigarria egin zitzaidan: Bilbon bizi omen da jendea hiriko gertakari guztietara heltzen dena, erdizka heltzen dena eta ezin heldu dena, euskaraz ez daki-eta. 

Komunikazioan ere hizkuntza bat ikasita bidea irekitzen da dimentsio berri batean sartzeko. Askotan entzun izan dugu gure aurrekoek bista ona zutela, antiojoen beharrik ez zutela, ondo ikusten zutelako, adinekoak izan arren. Zer ikusten zuten ordea? Ikusten zuenarekin konformatzen zena bere horretan gelditzen zen; antiojoak jartzen zituena, ordea, harrituta gelditzen zen: lehen ikusten ez zituen gauzak ikusten zituelako, nahiz eta lehendik ere han egon.

Antzeko zerbait gertatzen da norbaitek irakurtzen ikasten duenean, munduaz jabetzeko abagune berria sortzen zaio-eta; lehen ere han zeuden idatziak, baina ez zen atzemateko gauza. 

Euskara menperatuta bentaja praktikoak ditugu gaur egun, batez ere egungo krisi garaian, lan arloko ateak errazago irekitzen baitzaizkigu, eta aukera ematen du erraztasunez mugitzeko hemengo ingurune eleanitzean, eleaniztasuna modu arruntean eta positiboan bizitzeko, erroak tokian sustraiturik eta adarrak mundu globalean zehar zabaldurik.

Bestaldetik, urrats inportantea da elkarbizitzarako eta kohesio sozialerako, erdaldunak ez duelako euskaldunik behartu behar gaztelaniaz hitz egitera. Horrela, euskalduna errespetatua sentitzen da bere hizkuntza eta kultura aintzat hartzen dutelako, enpatia sortzen da elkarren artean, harremanak izugarri erraztuz. Horretaz gain, aukera eskuratzen du euskal kultura aberatsean barneratzeko, bertso saioak gozatzeko, literaturako obra bikainak jatorrizko hizkuntzan irakurtzeko, musika dastatzeko, alternatzeko…

Euskaldun bihurtzen direnei entzuna diegu bizipoza berezia nabaritzen dutela, harreman berriak sortu dituztelako bere buruarekin eta ingurukoekin, mundua hobeto ulertu eta disfrutatzen dutelako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak