Aisialdian ere arrakala

Alaves futbol-taldeko entrenatzaileak berriki esandakoak zer hausnartua eman dit: "Nire semeek eta haien lagunek ez dute partidurik ikusten; flash-a ez dena nekez ametitzen dute. Hori bai, liga guztietako futbolariak ezagutzen dituzte. Formatu kontua da; begira, bestela, Kings League delakoa".

Kolpe batean 20 eta 30 urte bitartekoen artean egindako etxeko inkestaren datuak jarraian: 

Gari: "Niretzat Kings League entretenimendua da, batez ere. Bidaietan, etxean zer egin ez dakidanean... jartzen dut, distraitzeko".

Beñat: "Kirola da, akzio-motorra oinarri delako, araututa dagoelako eta lehia dagoelako. Eta gero, ikuskizuna eta entretenimendua ere bada, futbola dibertigarriago egiten duten arauak sartzen dituztelako: kartak, penaltiak...".

Oier: "Entretenimendua eta kirola batzen dituen ikuskizuna. Futbola oinarritzat hartu duen denbora-pasa ona. Gol asko, mikrofonoak nonahi, errealizazio ona eta pertsona karismatikoak batzen dituen koktela. Eta doakoa, eskuragarria".

Esnatu, Rafa!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak