Memoria ezabatzeak

Erabiltzailearen aurpegia Ramon Martin 2022ko ots. 17a, 08:12

Duela gutxi argitaratu da 70eko trantsizio garaian, "estatuaren segurtasunari" buruz frankismoak sortutako dokumentu asko erre zirela. Agindua zen artxiboetan zeuden ekintza politikoetan ibilitako pertsonen dokumentu guztiak suntsitu behar zirela. Garaiko barne ministroak (Martin Villak) hauxe zioen: suntsiketak "normalizazio politikotik eratorritako adiskidetasun-espirituari" erantzuten ziola.

Gurean, berria zaratarik apenas atera gabe joan da.

Orduko suntsipenak baldintzatu egiten du oraina, dokumentuak galtzeak ekarri du interesdunek erreklamatzen dituzten frogak desagertzea. Atzoko suntsipen harekin, ezagutzeko eskubidea galdu dute gaur.

Baina humanitate puntu bat ere galdu dute. Normalean pentsatzen denaren kontra, dokumentuak ez dira hotzak, dokumentuek jendearen testigantzak humanizatzea ahalbidetzen dute, testigantzei indarra eta bizia ematen diete. Babesa dira sufritu zutenentzat. Epe historiko bat ixteak ez du esan nahi, inola ere, memoria ezabatu behar denik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak