Araupeko aparkalekuaren gaineko udal ordenantza Arrasaten

Urtarrilaren 1ean sartu zen indarrean araupeko aparkaleku berria (TAO/OTA)...

... Arimazubi inguruan, Arrasate pasealekuan, Uribe auzoan... 

Indarrean dagoen araudiaren arabera, nik ezin dut txartelik eduki, nahiz eta negozio bat daukadan inguru horretan; inguruko bizilagunek bai, haiek hartzen ari dira txartelak, aurretik ordainduta. 

Araudi horren arabera, nire ibilgailua ez badago zona horretan dagoen negozioaren edo enpresaren izenean ez daukat eskubiderik horrelako txartel bat lortzeko.

Egia da, ni ez naiz zona horretan bizi, baina zona horretan negozio bat daukat, eta behar-beharrezkoa dut etengabe aparkatzen ibili behar izatea inguru horretan.

Egoera hori dela eta, autoa beste auzo batzuetan aparkatu beharra dago: San Andresen, Erguinen, Munarren, eta abar. Bada, auzo horietan begi bistakoa da aparkatzeko lekuak agortu egin direla.

Hainbat aldiz izan naiz udaletxean, eta alkatearekin berarekin ere batzartu nintzen; bide batez, ni hartu izana eskertzen diot. Hala ere, egoerak bere horretan segitzen du.

Frustragarria da lanegunetan aparkaleku-ilara osoak hutsik ikustea, marra urdinetako aparkalekuak hutsik, eta inguruko auzoak gainezka.

Proba pilotu moduan, ulertzen dut denbora behar duela kontu honek analisia egiteko, baina ikusita leku libre handia dagoela, hain gaitza da egunero han aparkatzea beharrezko dugunoi laguntzea?

Zera, proiektu honen udal arduraduna Arrasate pasealekutik pasatzen denean (Bolintxo paretik), eta aparkaleku-ilara osoa hutsik ikusten duenean, eta jakinda afektatutako negozioendako oso araudi bidegabea dela, kontzientzian harra izango duela pentsatu nahi dut.

Negozioak dauzkagu afektatutako zonan, enplegua sortzen dugu eta zergak herri honetan ordaintzen ditugu. Hain zaila da kontu honekin laguntzea?

Dagokionak gogoeta egin dezan.

----------

Ramon Gonzalez Ramos

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak