Gaurko nire itxaropena

Emakumeen aurkako biolentziari buruz iritzia emateko, egun hau erabiltzea topikoa iruditu daiteke.

Baina nire ustez, denoi, eta bereziki,

guri, gizonei, dagokigu egoera hau salatzea urteko egun guzti-guztietan. Egun hau baliagarria izan behar da hainbat helburu betetzeko: alde batetik, emakumeen aurkako edozein biolentzia mota bukatzeko. Bestetik, galdera hauek egiteko: zergatik erabiltzen da indarkeria beste pertsona baten aurka? Zergatik, zoritxarrez, izaten da jokaera hau hain sarritan? Heziketa arazoa da? Gaizki ulertutako nagusitasuna aldarrikatzea? Garbi dago ezberdintasunaren ondorioa dela, emakumeen eskubideekiko errespetu ezaren ondorioa. Hori bukatzeko, emakumeen eskubideak errespetatu beharko genituzke, berdintasunezko eta errespetuzko balioetan hezi, dauzkagun desberdintasunak baloratuz eta aintzat hartuz.

Aurrera jotzeko, biolentzia eta diskriminazio egoera guztiak salatu beharko genituzke. Lan handia dugu egiteko, baina hau da egun honetarako nire itxaropena: helduko da eguna, non emakumeen aurkako biolentzia ez den albiste izango? Nik badut itxaropen hau...

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak