'Baleikedogu'

Erabiltzailearen aurpegia Patxi Olabarria Irizar 2021ko abu. 1a, 00:00

90eko hamarkadan, Andoni Egaña bertsolari eta iritzi artikulugile handia aurkezle izan genuen ETBko Balinda izeneko saioan. Ez dut gogoan zertaz zihoan programa, uste dut lehiaketa bat zela; hala ere, izena ez dut ahaztuko.

Garai hartan, balinda, baleikeda, ezinleikeda eta horrelakoak asko entzuten ziren. Guk ere sarritan erabiltzen genuen leiket edo leikezu neike edo zeinke-ren lekuan.

2011ko maiatzean, baina, M15 mugimendua jaio zen. Horren ondorioz, zerua asaldatzeko asmoz Podemos sortu zuten Madrilen eta hemengo sukurtsalari Ahal Dugu izena jartzea otu zitzaion norbaiti. Baleikedogu jarri baliote sikiera!

10 urte pasatu dira eta zerua asaldatzetik urrun gelditu dira koletaduna eta bere lagunak. Esango nuke beraien arrasto handiena gure euskarak sufritu duela. Azkenaldian besterik ez da entzuten: "Ahal dostazu ekarri hori?", "bihar etorri ahal naiz"…

Ez dakit zuei, baina niri kristoren belarriko mina ematen dit. Nigatik, itzul gaitezen neike edo geinke-ra. "Yes, we can. Sí, se puede. Bai, balinda!".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak