Altxorra mingain puntan

Argia-k argitaratutako hikari buruzko erreportaje bat irakurri nuen eta flipantea iruditu zitzaidan. Ze berezia den hika eta ze egoera larrian dagoen. Jakin-mina piztu zidan.

Aretxabaletan nola dago hika? Zeintzuek egiten dute? Zeinekin?... Geroztik, aukera daukadan bakoitzean ateratzen dut gaia jakin-min hori asetzeko. Dena dela, euskaldunen jarrera hika aipatzen danean da gehien harritzen nauena. Orokorrean, harridura da lehenengo erreakzioa; bistan gelditzen da hika ez dela gaur eguneko gaia. Gero etsipena azaleratzen da. Gehienek hika hiltzat jotzen dute. Baikorren artean ere, nahiz eta maitatu eta erabili, ez diote iraunkortasunik ikusten. Noski, harrotasuna ere agertzen da, hika baita euskararen altxorra euskaldun askorentzat. A ze kontradikzioak dauzkan bizitzak! Hika, hain altxor ederra dena, hain berezia dena, zailegi omen da ikastea eta ia ezinezkoa berreskuratzea; aldi berean, euskara ez dakienari euskara ikastea eskatzen zaio eta euskaldunari egitea.

Ba, nik euskaldunei erronka botatzen diet: altxor polit hori bitrinatik atera, hautsa kendu eta mintzatu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak