Zapia integra dezakegu?

Orain dela hilabete bat edo, neska musulman bati buruz hitz egiten ari ginen emakume talde bat eta horrelakoak esan genituen haren gainean: "Zein ondo integratua dagoen, zapia ez du erabiltzen, tantaia jasotzen egon zen…". Pozik eta gustura sentitu ginen horrelako eredua ikusiaz.

Hortik egun batzuetara zapia daraman neska musulman batekin geunden hitz egiten beste emakume talde bat (euskaldunak, mexikar bat eta marokoar bat euskaraz hitz egiten!) eta bat-batean konturatu nintzen zapia zeramalako ez nuela hain integratua sentitu; "zapia kenduko balu…". Egun hartatik hona burutik kendu ezinik dauzkat hainbat galdera: Zer da integrazioa? Nork egiten du integrazioa, etorkinok bakarrik? Zer utzi behar dugu etorkinok integratuak egoteko? Itxura aldatu barik integratu gaitezke? 

Aretxabaletara heldu nintzenetik gaur egun arte integrazioaren alde hainbat pertsonekin batera lan egiten dihardut. Hala eta guztiz ere horri buruz gero eta gutxiago dakidala iruditzen zait. Mendebaldeko estereotipoak oso barneratuak dauzkadala konturatzen ari naiz. 

Zapia ez zaigu gustatzen, emakumeak gizonen menpe daudela adierazten duela sinistuak gaudelako. Zapirik gabeko emakumeok ere matxismoa ezagutzen dugu… Utz dezagun zapia alde batera eta integraziorako beste bide batzuk jorra ditzagun.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak