Ile urdina daukat, eta zer?

Dirudienez, aurten nire ile urdinak nabarmenagoak dira; izan ere, horren inguruan komentario asko entzun ditut.

Nire alabak behin baino gehiagotan esan dit: "Guapa zaude, baina ile urdin horiek…"; beste lagun batzuek galdetu didate ea zerbait egingo dudan… Egia esan, oso garbi daukat momentu honetan nire ilea luze eta daukan kolorearekin maite dudala. Ez dut aldaketaren beharrik sentitzen. Sentimendu eta indar hauek zaindu nahi ditut eta gizarteak daukan emakumearen estereotipoak nire gainetik pasa eta ni suntsitzerik ez dut nahi. Hanketako, besapeko eta hankarteko ileekin galdu dudan askatasuna oraingoan ez galtzea erabaki dut. 

Askatasun hori berreskuratzea oso zaila izaten ari da, eta, gainera, udan eta gaur egun ia ezinezkoa da neska iletsu bat hondartzan ikustea; dena den, gehien harritzen nauena gizonezkoen jokaera da: gehienek ileak kentzeko erabakia hartu dute. Oraindik, batzuetan, nire ileek lotsarazi egiten nauten egoerak daudela aitortzen dut, eta horrek samina sortzen dit.

Zergatik nahi dugu naturaren kontra joan? Nola da posible ekologikoa, biologikoa eta dena delakoa modan egotea, baina gure gorputza den bezala ez maitatzea? Zein adinekin hasiko dira gure umeak ilea kentzen? Noiz egongo da modan gorputz biologikoa?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak