Orain dela bost urte eta lau hilabete heldu naiz Aretxabaletara.

Negua zen. Dena berria eta arraroa zen: usainak, koloreak, aurpegiak, arropa, kafea… Zerua ere desberdina zen. Eguzkia ez zen agertu lehenengo hilabetean. Triste nengoen. Udaberria heldu zen, eta berarekin batera, loreak, koloreak, eguzkia. Herria ere aldatu zen; haren erritmoa, arropak, jendearen ibiltzeko modua, aurpegietan irribarreak. Aldaketa handia eta polita, harrituta geratu nintzen. Uda etorri zenean ahaztuta neukan negua. Udazkena heldu zen, eta ze sorpresa! Ez nituen espero halako koloreak! Zuhaitz hostoak gorriak, horiak! Eta negua berriz?! 

Orain arte, urtero Mexikora joateko aukera izan dut. Urte batetik bestera nire baitan aldaketak nabaritzen ditut. Hasieran, ia-ia itzuli orduko nenbilen pentsatzen noiz joango nintzen berriro hara. Aurten, bezperan egin nuen motxila; are gehiago, nire familiakoen artean nengoenean, hemengo lagunak eta familia etortzen zitzaizkidan burura (edo bihotzera?). 

Azkeneko egunetan tristura eta alaitasuna borrokan nituen barruan. Aireportutan negarrez egon nintzen. Azkenean, etxera sartutakoan, konturatu nintzen: "Hemen nau eta etxean nau!" 

Herri honetan nire lekua topatu dut, hemengo familiari eta lagunei esker.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak