San Pedro jaia

Aurten, San Pedro eguna jai izan da, eta 29rako jaiaren egitarauan ekintza bakarra zegoen iragarrita: hiribilduaren sorreraren 750. urteurrena ospatzeko kontzertua, ezin izan zena egin.

Hau da, egun horretan Bergaran ez zen ezer egon... Edo bai, egon zen zerbait, meza nagusia San Pedroko parrokian, bertan hirurehun lagun baino gehiago batu zirela, eta dorre ederrean kokatuta dauden hamabi kanpaien joaldi ikaragarria. Gurea estatu akonfesionala da –ez laikoa– eta erakundeak libre dira nahi duten jarrera hartzeko. Erlijioa ez dago modan, ziur asko ez delako eguneratu bizi dugun aro digitalera eta sare sozialetara. Nire iritziz, modan ez egote hori da, gazteek diotelako inongo elizaren jarraibideak ez dituztela jarraitu behar, eta erakunde erlijiosoekin ez dutela bat egiten.

Ostera, aldi berean, gazteak humanistagoak dira, lehen baino eskuzabalagoak eta hobeak dira premian daudenen arazoekin, eta, gainera, demokratikoak dira. Beraz, ziur naiz egitarauan meza ospatuko zela ipintzeagatik, herriko berrogeita hamar gizon-emakumek kantatutakoa, gainera, inor ez zela asaldatuko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak