Gizonen ordua

Erabiltzailearen aurpegia Pilar Etxaniz 2023ko aza. 10a, 09:04

Zazpi gizon eta ni mahaiaren bueltan. Batek esaten zuen noizbehinka emaztearen gustua egin behar dela. Hurbildu zitzaigun beste batek, berriz, de vez en cuando hay que domar a la yegua (noizean behin behorra hezi behar da) gehitu zuen. Begi denak niregana zuzendu ziren, ea zein aurpegi jartzen nuen. Aurre egin nion gizonari, bai. Baina, agian, mingarriena besteen isiltasun konplizea izan zen.

Zergatik begiratzen didazue niri? Zuek ez al daukazue ezer esateko? Txantxetan ari zela eta bere estiloa zela; kasurik ez egiteko esaten zidaten nire haserrea baretu nahian, kontrakoa lortuz.

Zer gertatzen zaie gizonei jarrera matxisten aurrean? Emakumeenganako errespetua eta abegikortasuna ez al da zuen kontua? Matxismoa emakumeok jasaten dugu, baina gizonek duten arazoa da; hain zuzen, aurre egiten ez dioten gizonek. Gutxirako balio du martxoaren 8ko manifestaziora joateak, moderno eta jator, ez bada matxismoaren kontrako jarrera aktiborik hartzen.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak