'Elephant in the room'

Lagun batek ingelesezko esamolde bat irakatsi zidan; ironiaz beteta dago, eta, aldi berean, asko esaten du. Esamoldea hauxe da: Elephant in the room. Eta esan nahi du: Elefante bat gela batean. Dirudienez, esamolde hori erabiltzen da egoera bat oso bistakoa denean baina arduradunek ez dutenean ezer egiten. Jarrera horiek oso ohikoak izaten dira, batez ere, klase politikoan.

Arrasaten holako gertaerak daude, non politikariek beste aldera begiratzen duten elefantea egon arren edota arazoak edo hutsuneak iraun. Gaia hain kezkagarria ez balitz, oso dibertigarria izango litzateke pertsona batzuk elefante batekin gela batean ikustea.

Hitz egin dezakegu gure lagunak edota senideak hil eta gero duintasunarekin agurtzeari buruz, baina leku duin batean, non hotza, euria edo haizea egiten badu ez ditugun eguraldi txarraren ondorioak jasan beharko, non baliabide teknikoak aproposak izango diren.

Hondakinen kudeaketari edo alternatiba negargarriak ematen dituztenei buruz hitz egin dezakegu, adibidez: zabortegiez edo erraustegiez, Zaldibarko zabortegian gertatu zenari buruz hitz egin dezakegu, bi hildako eta zero errudun.

Santa Marina, Santa Teresa edo Doneztebe Portuko kaleetako irisgarritasunaz eta proposatzen duten adabakiari buruz hitz egin dezakegu.

TAO sistemaren zentzugabekeriari buruz hitz egin dezakegu; izan ere, autoa aparkatzeko herritarrei hiru aldiz ordainaraztean oinarritzen da, autonomoak zergetan josten dituzte lan-tresnak –ibilgailuak– erabili ahal izateko, eta kexak ez dira kontuan hartzen.

Kontuz! Badator elefantea!

----------

Piter Encinas

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak