Zer esan ez dakigula

Elurretako biztanleek eguzkiarekin amesten dute.

 

Eta lurralde eguzkitsuetan ez dakite elurra zer den. Aberatsak diru gosea dauka eta txiroak gosea besterik ez. Aberastu berri denak aldiz, ez daki zer nahi duen baina erraz ahazten du zer zen beharra. Pertsonak jendea behar du baina jendeak itzala egiten dio pertsonari.

Eta jendeak Estatuetan antolatu dituzte. Estatuak herrien kartzelak bihurtu dira eta herriek ez dakite non diren askeago. Herria letra txikiz idazten da eta letra larriz aldarrikatu. Singularrak dira baina pluralean deklinatzen ditugu. Eta harriek begirik ez dutela esan ziguten, min egiten omen dutela ohartarazteko. Eta harriz eraikitzen ditugu inguratzen gaituzten paretak, gardenak baina harria bezain gogorrak. Eta hain gogorrak ere ez gara, hauskorrak eta elkarren menpekoak baizik. 

Eta esperantzak gure herrian luze jo du eta ez dakigu noiz agortuko den. Abesti batek kantatu digu denbora dela poligrafo bakarra, denbora omen delako bizitzari neurria hartu eta jartzen dion bakarra. Eta bizitzari bueltaka, kontraesanen eta paradoxen joan-etorrian bizi gara. Zer esan ez dakigula, zerbait esatea otu zitzaigunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak