"Politika (des)erosoak"

Kaleak zikin daudela diogu baina zikina lurperatuta itxi nahi ditugu begiak.

Zaborra begien bistatik kenduta ere, leporaino iristen zaigu ordea. 

Ondo bizi nahi dugu, pozik, osasuntsu, eroso. Norbaitek esango du medianamente ondo ere nahikoa dela eta beste askotxok, lar ondo bizi nahi luke, erosoegi akaso. Eta zaborra modu arduragabean kudeatzen jarraitzen dugu, zabor poltsak ontzi batetara jaurtitzea erosoena baita.

Erosotasunaren pentsamenduak agintzen duelako, zergak ordaindu nahi ez lituzkeen herritarraren logikak bezainbeste edota espainieraz jardutea errazagoa ei den bezalaxe. 

Sarritan, begien bistako soluzioak, aterabide ebidenteenak, ez dira erosoenak izaten, ezta estetikoenak ere. Errealitateak kontrako hamaika adibide erakusten digun arren, politika ez da eroso nola bizi asmatzeko artea. 

Baina erantzukizunez jokatzea da politika, kolektiboan arreta jarrita eta pertsonala ere politikoa dela ahaztu gabe. Sarritan, zenbait politikek deserosoak izan behar dute, derrigorrean. Zergak salbuestea, zaborrak kontainerrera botatzea edota espainiar hizkuntza inposatzea bezain gauza erosorik ez baitago. Gaur eta hemen, zabor, zerga eta hizkuntza politikek deserosoak izan behar dute. 

Erosoak… parkeko jarlekuak!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak