Futbolaren alde iluna

Erabiltzailearen aurpegia Oihan Vega 2014ko abe. 11a, 00:00

Telebista futbolarekin batzen bada, erromatar garaiko zirkuarekin bezala, herria baretzeko droga eraginkorra lortzen dute boterean daudenek gizartea baretzeko. Baina batzuetan, kale egiten du.

Izan ere, Atletiko Madrileko eta Deporreko ultren arteko borroka basatiak telebistetako kirol tarte guztietako protagonismoa bereganatu du. Beste heriotza bat. Beste behin, Atletiko Madrileko ultren eskutik, Realeko zale zen Aitor Zabaleta erail zuten talde berekoak –antza.

Argi dago inork ez duela talde ultrarik behar. Inork ez ditu iraintzen dituzten haien abestirik eta indarkeriarik merezi. Ezta gure talde ultrak ere! 

Tamalez guk ere pairatzen baititugu euskal taldeetan ultra batzuen eragina, politika eta kirola nahasten tematzen diren astunak; gogoan izan duela bi urte Euskal Selekzioak Anoetan jokatutako partidan gertatutakoa: bengalak jaurtik zituzten zelaira. Lotsagarria.

Real Madril eta Bartzelona bezalako talde handiek ausardia izan zuten euren estadioetara ultra guztiei sarrera debekatzeko. Gainontzeko klubak (gureak barne) noizko?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak